Deitu iezaguzu

900 733 734

Argiaren prezioa igo diezadakete?

Elektrizitateak prezio ofizial orokor bat du, orduro aldatzen dena, une horretako merkatuaren eskaintzaren eta eskariaren arabera. Kontsumo handia dagoenean (biztanleria osoaren aldetik), merkatuak energia-iturri garestiagoetara jo behar izaten du hura estaltzeko eta biztanleria hornidurarik gabe ez uzteko. Ustekabeko gertakari meteorologiko handiak daudenean (bero-bolada edo elurte handi bat, adibidez), gauza bera gertatzen da.

Zergatik alda daitezke gure prezioak 6 hilabetez behin? Bada, 6 hilabetez 24 orduetan prezio egonkor bera bermatzen badugu ere, 6 hilabeteko aldi bakoitzean prezioen berrikuspena egiten dugulako eta merkatuaren egungo egoeraren arabera doitzen ditugulako, baina besterik ez. Ez duzu bat-bateko igoerarik izango gure prezioetan sei hilabete horietan (Estatuak araututako kostuak izan ezik, horiek erakunde ofizialek agindutako epean nahitaez jasanarazi behar baitira). Denbora horretan, berdin dio kontsumoa zein egunetan edo ordutan egiten den, energiaren kostuak ez du aldaketarik izango.

Nolanahi ere, sei hilabete barru berritze-prezioa zure aukeretara egokitzen ez dela erabakitzen baduzu, edozein unetan eman dezakezu baja, gure tarifek ez baitute iraupen-konpromisorik.

Jazztel LUZ y GASen zure aurrezkiarekin konprometituta gaude, beraz, beti erraztuko dizugu fakturan deskontuak izateko aukera hainbat modutan. Horietako bat Jazztel bezeroa izatea da, gurekin ARGIA eta GASA kontratatzean telefonia-fakturan hilean 9€-ko deskontuaz (BEZa barne) baliatuz. Horrez gain, lagun bat ekartzen baduzu, biok 20€-ko deskontua jasoko duzue argi-fakturan (BEZa barne, 5€ fakturan 4 hilabetez bakoitzak).

2 minutu besterik ez dizu hartuko online kontratatzeak eta aurrezten hasteak.