Zer da CUPSa eta non aurkitu fakturan?
CUPSa (Hornidura Puntuaren Kode Bateratua) zure hornidura-puntua identifikatzeko erabiltzen duguna da. Zure elektrizitate-kontagailuaren NANa bezalakoa da. Kontagailu bakoitzarentzako kode desberdina da, beraz, kode horrekin ziurtatzen dugu aldaketa modu egokian eta ahalik eta azkarren egiten dela.
Ez dakizu non dagoen? Zure egungo konpainiaren faktura bat hartu eta kontratuaren datuen atalean bilatu besterik ez duzu. 20 eta 22 karaktere arteko kodea dela ikusiko duzu, letrekin eta zenbakiekin.
Hala ere, batzuetan zaila da argi-faktura bat behar bezala irakurtzea edo interpretatzea. Horregatik, Jazztel LUZ y GASen erraztasun guztiak ematen ditugu eta behar duzuna kontsultatzeko bide desberdinak eskaintzen ditugu. Bezeroa bazara 900 622 691 telefonora dei dezakezu gure operadoreekin hitz egiteko, edo info@jazztelluzygas.com helbidera idatzi. Jazztel LUZ y GASen App-era ere sar zaitezke eta guk lagunduko dizugu behar duzun guztian.