IAren erabileraren gardentasuna
Webgune honetan ikusten dituzun irudi, ikono eta bestelako elementuetako batzuk adimen artifizialarekin sortu, ukitu edo lagundu izana litekeena da. Ilustratzeko, informatzeko eta diseinua zaintzeko erabiltzen ditugu, eta argitaratu aurretik gure taldeko pertsona batek berrikusten ditu beti, teknologiak gardentasuna eta giza irizpidea atzean daudenean bakarrik batzen duela uste baitugu.
IAk gure zerbitzuak hobetzen eta zure zalantzak azkarrago eta errazago argitzen ere laguntzen digu. Kanal digital batean mota horretako tresna batek artatzen bazaitu, ez duzu asmatu beharko: elkarrizketa hastean adieraziko dizugu edota adimen artifiziala dela identifikatzen duen bereizgarri baten bidez ikusiko duzu.
Erabiltzen dugun adimen artifiziala fidagarria, segurua eta pertsonentzat pentsatua izan dadin lan egiten dugu, eta inoiz ez dadin funtzionatu giza gainbegiratzerik gabe.